Iruzkinak egiteko jarraibidea

Iruzkinak egiteko jarraibidea

1. Irakurliburuari buruzko xehetasunak: Izenburua, egilearen izena, argitaletxea eta data. Egileari buruzko zertzeladak be idatzi daitezke, liburuaren azalaren barruan egon ohi dira datu hauek.

2. Edukiaren nondik-norakoa: liburuaren kontraportadan aurkitu ahal da sarritan; bide hau erabiliz gero kontuz!! askotan edukiaren laburpena eta laburpen hau idatzi duenaren iritzia nahastu egiten dira-eta.

3. Idatzi zeure iruzkina nahi duzun haritik abiatuz, egin dizun inpresioa, arreta eman dizuna, eragin dizun emozioa, eman dizun lana, orokorretik zehatzera eta buelta. Edozein kasutan ez ahaztu iruzkinari izenburua jartzea.

4. IRITZIA Egizu liburuan gustuko eta ez hain gustuko dituzun alderdien balantze bat. Arrazoitu zure kritikak edo zure laudorioak. Azkenik, liburuaren gaia, istorioa, tratamendua eta idazlearen edo pertsonaien jokabideak eta iritziak aintzat harturik, emazu zeure iritzia argudio sendo eta ondo azalduak erabiliz. Iritzia Egindako analisiaren ondorioz, atal honek aberatsa izan behar du; “Gustatu zait / Ez zait gustatu” moduko sinplekerietan geratzen diren iritziek baliogabetu egiten dute aurreko iruzkin lan guztia. Beraz, aurretiaz egin den lanaren ondorioa da, aurreko guztia atal hau txukun egiteko apunte bilduma bat dela esan daiteke. Atal honetan iruzkina egin duenaren maila laburbildurik geratzen da. Iritzian obraren iruzkinean zehar atera diren ezaugarriak eta berezitasunak bildu eta komentatu behar dira (gaia, kontaketaren maila, istorioaren egituraketa, pertsonaien hautaketa eta garapena, obraren mezua edo esanahia…) eta horien balioa (kalitatea) aintzat hartu. Iritzirako jarrera oso egokia izaten da idazlearen lekuan jartzea: “Nik neuk nola antolatuko nuke honelako istorio bat, zelan kontatuko nuke…” . Horrela, obra baten zailtasunez ohartuko ginateke eta dituen merituak aitortzeko jarrera irekiagoa ere izango genuke.  (AixerrotaBHI).