DBH4-Entziklopedia

E N T Z I K L O P E D I A

Irakurtzen ari garen irakurliburuetan jasotako erreferentzien berri zehatza

Iruzkinak

14 Iruzkin "DBH4-Entziklopedia"

Ordenatu:   Berriena | Zaharrena | Gehien bozkatutakoa
Lexuri Bergara
Egilea
Lexuri Bergara
Pako Aristi Urtuzaga (Urrestilla, Azpeitia, Gipuzkoa, 1963ko irailaren 17a – ) euskal idazlea eta kazetaria da. Betharran ordenako fraideekin egin zituen bere lehen ikasketak eta ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan, Kazetaritzan lizentziatu zen EHUn. Komunikabideetan kolaboratzen du. La Voz, Egin, Liberación, Euskadi Irratia eta Herri Irratian kolaboratzeaz gain, EiTBko gidoilaria ere izan da.1985ean lehenengo eleberria argitaratu zuen Kcappo (tempo di tremolo) izenburuarekin eta ordudanik idazlan zerrenda luzea kaleratu du. 1992an eta 1993an Rikardo Arregi Saria irabazi zuen. 2008an Toribio Altzaga antzerkiko Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sariaren irabazlea izan zen, Josu Dukatiren proposamena lanarekin
Taldea - Maila
DBH-4
Laia Revuelta Bustingorri
Egilea
Laia Revuelta Bustingorri
PARIS VAUT BIEN UNE MESSE (Paris bien vale una misa/Parisek meza bat merezi du) Henrike IIIa Nafarroakoa eta IVa Frantziakoak, Nafarroako erregea 1572-1610 bitarteko urteetan eta Frantziakoa 1589-1610 bitartekoetan izandakoak, Frantziako tronua lortzeko protestantismotik katolizismora pasatzean esandako esaldia delako da ezaguna esaldi hau. Gertaera hori adibidetzat hartuta, gaur egun, lehentasunez hitz egiten dugunean, helburu bat benetan lortu nahi ezkero zerbaiti uko egiteak merezi duela adierazteko erabiltzen dugu.
B. Azkue
Egilea
B. Azkue
URSULA K. LE GUIN Ursula Kroeber Le Guin, Californian jaio zen Berkeley-n 1929.urtean. Idazle estatubatuarra zen eta elebrriak, poesiak eta kontakizunak landu zituen. 1991.urtean Harold D. Vursell Memorial Award saria jaso zuen American Academy and Institute of Arts and Letters-en eskutik. Hainbat sari jaso ditu, eta SFWA Estatu Batuetako Zientzia Fikzio eta Fantasia Idazleen Elkartearen Grand Master titulua eskuratu zuen lehen emakumezkoa izan zen. Fantasiazko kontakizunak ez ezik, haur-literatura ere landu du Ursulak, eta arlo horretako sari nazionala ere irabazi zuen “Itsaslurreko liburuak” trilogiako hirugarren liburuarekin: “Itsasertz urrunena”. Azken liburuen artean, aipagarriak dira: “Beti itzultzen da etxera”, “Koartzaren begia” “Arrain-zopa”,… Gehiago irakurri »
Naia Badiola Solabarrieta
Egilea
Naia Badiola Solabarrieta
ADELINE VIRGINIA STEPHEN Adeline Virginia Stephen (Londres, 1882ko urtarrilaren 25a – Rodmell, 1941eko martxoaren 28a), idazle eta saiogile britainiarra izan zen. Jacob’s Room (1922), Dalloway Andrea (1925 eta To the Lighthouse (1927) eleberriek Woolfen originaltasuna erakutsi zuten. Era berean, The Years (1937) eta Between the Acts (1941) eleberriak aipa daitezke, beste hainbaten artean. Honekin batera, emakumearen eskubideen defentsa egingo du, Gela bat norberarena idazlanean bezala. Egun desoreka bipolarra deitzen den gaixotasun psikikoa pairatzen zuen Woolfek. 1941eko martxoaren 28an, etxetik egun batzuk lehenago alde egin ostean, Ouse ibaira bota zuen bere burua Woolfek, berokiko poltsikoak harriz beteta. Barne bakarrizketaren teknika eta… Gehiago irakurri »
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes

VIRGINIA WOOLF
Adeline Virginia Stephen, Virginia Woolf gisa ezaguna, idazle eta saiogile britainiarra izan zen. Literaturen munduan bere aitari esker murgildu zen, Sir Leslie Stephen. Horrela, eskolara joan beharrean, ikasketak etxean bertan burutu zituen.
Hainbat obra esberdinetan jardun zuen: eleberrietan, narrazio bildumetan, saiakera eta ez fikzioetan, antzerkietan, itzulpenetan, autobiografietan, gutunetan.

itxaso urkiaga
Egilea
itxaso urkiaga
XEREZADE, “ mila eta bat gau gehiago” liburu ezaguneko pertsonaia eta narratzailea da. Liburu honen lehenengo aleak IX .mendekoak direla suposatzen da. Shariar sultanaren emazte gazteena zen, bere “haren”-eko kide izanik. Sultana gauero emazte ezberdin batekin oheratzen zen, hurrengo egunean burua mozten ziotelarik emakumeari. Xerezade 3.000garren emaztea zen eta ez zeukan egoera horretatik pasatzeko asmorik, ez zuen hil nahi eta horretarako ideia bat aurrera eramatea erabaki zuen: Gau batean, istorio bat kontatzen hasi zitzaion sultanari eta honek, istorio berri bat kontatzeko eskatzen zion bakoitzean, hurrengo gauerako uzten zuen, horrela “mila eta bat gau gehiago” igaro zirelarik. Shariarrek, erregina izendatu zuen… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
DBH-4
Itxaro Bilbao Azpiazu
Egilea
Itxaro Bilbao Azpiazu
JOEXAN ARTZE BIZITZAREN atea dukegu heriotza”. Joxean Artzek utzitako mezuetako bat hori zen, baina ez bakarra. Hil zen etxean sortzaile, poeta eta musikari usurbildarra, 78 urte zituela eta gaixotasun baten ondorioz. 1939ko apirilaren 6an jaioa, euskal kantagintza berriaren ikur eta abiapuntu izan zen Ez dok amairu proiektuaren ideologo eta sortzaileetako bat izan zen. Baga biga higa sentikaria ikuskizunean hartu zuen parte eta urte gutxi batzuk geroago beste ikuskizun berritzailea ere sortu zuen dantza, poesia eta musika uztartzen zituen Ikimilikiliklikek Euskal Herriko mugak gainditu eta Veneziako bienalean ere aurkeztu zuten. Laboaren ahotsak zabaldu zituen, hain zuzen ere, Artzeren hitz ezagunenak, Txoria… Gehiago irakurri »
gorka alegria
Egilea
gorka alegria
ZORBA GREZIARRA Zorba the Greek ,euskaraz Zorba Greziarra, 1964ko Michael Cacoyannis ziprear-grezia zinema zuzendariaren drama filma bat da. Nikos Kazantzakis idazleraren izen berdineko Zorba the Greek eleberrian oinarritua dago. Bertan, Anthony Quinn, Alan Bates, Irene Papas, Lila Kedrova, Sotiris Moustakas eta Anna Kyriako aktoreak antzeztu zuten. 7 Oscar Sarietarako izendatua izen zen, azkenean 3 irabazi zituelarik: Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria, Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria. 5 Urrezko Globo Sarietarako ere izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere ez irabazi. Filma honetako eszenarik ospetsuena zalantzarik gabe Zorbak protagonistak eta Basil gazteak elkarrekin sirtakia… Gehiago irakurri »
gorka alegria
Egilea
gorka alegria
JANIS JOPLIN Janis Joplin Ameriketako Estatu Batuetako rock and roll eta blues abeslaria izan zen. Emakumearen eta 1960ko hamarkadako kontrakulturaren sinboloetako bat da eta rockaren historian izartzat hartzen den lehenengo emakumea. 2008an Rolling Stone aldizkariak historia osoko 100 kantari hoberenen zerrendan 28. postuan jarri zuen. Heriotzak 27koen kluba deritzonean sartu zuen. Big Brother and the Holding Company, Kozmic Blues Band eta Full Tilt Boogie taldeekin jo zuen. Woodstckeko Festibalean jo zuenetako bat izan zen.
Taldea - Maila
DBH-4
Ainara Bento Lopes
Egilea
Ainara Bento Lopes
Janis Joplin Abeslaria izan baino lehen, Texas-eko unibertsitatean ikasi zuen. Bertan bere ikaskideek bere itxuragatik txantxa krudelak egiten zioten eta horregatik abeslariak inoiz ez zuen bere buruarekin sinistu. Abeslari egin zenean, “Me and Bobby McGee” kantua izan zen arrakaste gehien eman zion kantua. Abeslari arrunt bat zela esaten zuen eta bere bizitzan zehar “rockstar” bezalako ezizenak saihestu zituen. Janis-ek hil aurretir, Pearl diskaren produzioa egiten zuen bitartean, grabazio bat egin zuen Jonh Lennon-i zorionak emanez. The Beatles-eko abeslariak grabazioa jaso zuen Janis Joplinen heriotzaren ostean. Bere hileta agur hotz bat ez izateko arrazoiarekin, 1.500$ utzi zien bere famili, ezagun eta… Gehiago irakurri »
itxaso urkiaga
Egilea
itxaso urkiaga

BABEL
Babel biblian agertzen den izen bat da eta Babeleko dorreari erreferentzia egiten dio; dorre hau zeruko jainkoengana iristeko egiten hasi ziren, baina ez zuten bukatu, dorrea egiten hari ziren langileen gatazka batengatik.

ITURRIA: https://sobreleyendas.com/2011/03/28/el-mito-de-la-torre-de-babel/ eta https://es.wikipedia.org/wiki/Babel

ITXASO URKIAGA ETXEBERRIA

Taldea - Maila
DBH-4
itxaso urkiaga
Egilea
itxaso urkiaga

VANDALO
Vandalo Alemaniako hiri zahar bateko herritarrak ziren, hiri hau Europa erdialdean kokaturik zegoen. Vandaloak Erromatar inperioa konkistatu ondoren Espainia eta Ipar Afrika konkistatu zuten V. eta VI. mendeetan. Hiri
honetako hizkuntza Germaniar orientaletik dator.

ITURRIA:http://www.wordreference.com/definicion/v%C3%A1ndalo

ITXASO URKIAGA ETXEBERRIA

Taldea - Maila
DBH-4
Naia Badiola Solabarrieta
Egilea
Naia Badiola Solabarrieta
MANHATTAN PROIEKTUA Manhattan Proiektua Bigarren Mundu Gerran lehen arma nuklearra (bonba atomikoa) garatzeko asmotan AEBek, Erresuma Batuak eta Kanadak zuzendu zuten proiektua izan zen. AEBetako Injeniaria Gorputzaren aginpean, 1941 eta 1946 urteen bitartean garatu zen. Administrazio orokorraren arduradun Lesli R. Groves jenerala zegoen, eta ikerkuntza burua Robert Oppenheimer fisikaria izan zen. Proiektuaren emaitzei esker, hiru bonba nuklear lehertu ahal izan ziren 1945ean: uztailaren 16an plutoniozko bonba batekin lehenengo proba egin zen, Trinity proba atomikoa, Mexiko Berria estatuan; Little Boy izeneko uranio aberastutako bonba Hiroshimaren gainean, abuztuaren 6an; eta Fat Man plutoniozko bigarren bonba bat Nagasakiren gainean, abuztuaren 9an. Proiektuaren jatorrian… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
DBH-4
Nahia Badiola Carabelos
Egilea
Nahia Badiola Carabelos
JAI ALAI Zesta-puntak bere gorabeherak izan ditu urte askotan zehar. 70 eta 80 urteetan Estatu Batuetan erantzun handia izan zuen, bereziki Floridan; bertan zeztari jai alai deitzen zitzaion eta zeztalariei jai alai player. Miami Vice-ren hasieran eta Tron filmaren irekitze kredituetan ere agertzera heldu ziren. Zoritxarrez, 1988ko jokalarien greba baten ondoren, bere ospea gutxitzen hasi zen. Estatu Batuetako jokoaren ospeak Euskadin jokatzen zen pilotarena kaltetu zuen . Gainera hoberenak Estatu Batuetara joan ziren eta gitxika-gutxika telebistako gehien ikusitako kirolari postua kendu zion zeztak. Gaur egunean pilota joko hau ez da horren ezaguna eta batez ere Euskal Herriko iparraldean jokatzen da.… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
DBH-4
wpDiscuz