Leire Bilbao idazle ondarrutarrak Euskadi saria irabazi du Xomorropoemak eta beste piztia batzuk liburuarekin.

Aurretik hainbat sari emanak zituen Eusko Jaurlaritzak. Hala, literaturaren saria Asier Serranorentzat izan da Linbotarrak poesia liburuagatik, eta  saiakerarena Arantxa Urretabizkaiak eraman du Bidean ikasia lanagatik.

Orain, beste bi sari eman berri ditu Kultura sailak: haur eta gazte literaturarena eta itzupenarena. Leire Bilbaok irabazi du lehena, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk liburuarekin, eta bigarrena berriz Matias Mujikak, François Villonen Testamentua itzulita.

Gaztelaniazko sariak ere banatu dituzte: Fernando Aranbururen Patria izan da irabazle gaztelaniazko literaturaren arloan; Versos de Deportes-en egindako ilustrazio lanagatik saritu dute Mikel Valverde; eta Ander Izagirrek gaztelaniazko saiakera saria jaso du Potosi liburuarekin.

Iruzkinak

Izan zaitez Lehena!

wpDiscuz