Etxepare RAP

Zeren baskoak baitira abil, animos eta jentil, eta hetan izan baita, eta baita, zienzia guzietan letratu handirik, miraz nago, jauna, nola batere ezten asaiatu bere lengoaje propriaren faboretan heuskaraz zerbait obra egitera eta eskributan imeitera, zeren ladin publika mundu guzietara berze lengoajiak bezala hain eskribatzeko hon dela. Eta kausa honegatik gelditzen da abataturik, ezein reputazione bage, eta berze nazione orok uste dute ezin deus ere eskriba daiteiela lengoaje hartan, nola berze orok baitute eskribatzen berian. Eta zeren orai zuk, jauna, noble eta naturazkoak bezala, baituzu estimatzen, goratzen eta ohoratzen heuskara, zuri, neure jaun eta jabia bezala, igorten darauritzut heuskarazko kopla batzu ene ignoranziaren araura eginak. Zeren, jauna, haiek ikhusirik eta korregiturik plazer duzun bezala, irudi bazautzu, inprimi erazi ditzazun eta zure eskutik orok dugun joia ederra. inprimiturik heuskara, orano izan eztena, eta zure hatse honetik dadin aitzinerat augmenta, kontinua eta publika mundu guzietara eta baskoek, berzek bezala, duten bere lengoajian eskribuz zerbait doktrina, eta plazer hartzeko, solas egiteko, kantatzeko eta denbora igaraiteko materia, eta jinen direnek gero duten kausa oboro haren abanzatzeko eta obligatu giren guziak Jeinkoari othoiz egitera, dizun mundu honetan prosperoki bizia eta berzian parabizuia. Amen.

Iruzkinak

Izan zaitez Lehena!

wpDiscuz