Iruzkinak

2 Iruzkin "bihotz handiegia"

Ordenatu:   Berriena | Zaharrena | Gehien bozkatutakoa
Jugatz Gil
Egilea
Jugatz Gil
IZENBURUA: Bihotz handiegia IDAZLEA: Eider Rodriguez ARGITALETXEA: Susa ZERUA Egia esan, Eider Rodriguezek hain ezberdinak izan diren istorio guztiak bat egitea lortu du, guztiak ari fin batekin lotuta egongo balira bezala. 6 istorio motz eta aldi berean luze hauek, “Bihotz handiegia” osatzen dute. Narrazio guztietako pertsonaiak osatuko ote dute bihotz handiegi hori? Irakurri bezain pronto jabetuko zara horretaz. Batetik azpimarratzekoa da narrazio guztietan, gizarteak inplizituki inposatutako arauez eta harreman desberdinen desorekaz, hala nola ama-alaben harremanez edo eta bikote erlazioez jarduten duela Rodriguezek. Horretarako oso ohikoak ez diren hainbat errealitate jartzen dira mahai gainean. “Ez duzu ezer arraroa antzematen?” narrazioan esaterako,… Gehiago irakurri »
Maialen Argoitia Paredes
Egilea
Maialen Argoitia Paredes
NORBERA DA PROTAGONISTA Izenburua: Bihotz Handiegia Egilea: Eider Rodriguez Argitaletxea: Susa Gaztelaniaz esaten den bezala, Eider Rodriguezen liburu sakon eta aldi berean huts hau, “entre lineas” irakurri behar da. Egia esan gustuko ditut horrelako istorioak, bakoitzak deduzitu, imajinatu edota bere gustura asmatu behar duenean zer gertatzen ari den. Hala ere, sei narrazio aldi berean berdin eta desberdinez osaturiko liburu honek, lerroarte gehiegi ditu. Eta hori gutxi ez balitz, pertsonaiak ia beti daude zalantzan, kontraesanean, ezer argi utzi nahi ez dutelarik. Bestalde, harritzekoa da zein burugogorrak diren istorio bakoitzeko emakume protagonistak. Inguruan duten jendearekin ulerkorragoak dira, beraien buruekin baino. Horrek bakoitzak… Gehiago irakurri »
wpDiscuz