Iruzkinak

5 Iruzkin "“Gauza garrantzitsuagoak ditu buruan. Hobeto esanda, gauza garrantzitsuago bat du buruan: bera nor den ezagutzea.”"

Ordenatu:   Berriena | Zaharrena | Gehien bozkatutakoa
Aritz Beristain
Egilea
Aritz Beristain
Gaur egun, oso lan zaila izaten da nor garen eta zertarako gauden munduan galderari erantzun egoki bat bilatzea. Baliteke galdera honek erantzunik ez izatea. Edo agian gure lana da galdera horri erantzuna aurkitzea bizitza aurrera doan heinean, ez dakit. Gizaki guztiok gara ezberdinak, 1000 milioi petsona inguru gaude munduan eta bakar bat ere ez da gure berdina. Arraroa ezta? Nahiz eta sinesgarria ez izan horrela da. Baliteke gure familiakoen antza izatea, bai, baina ez gara izango inoiz berdinak. Askotan galdetu ohi da galdera hau: Nor zara? Zer erantzun izan duzue hau galdetu izan dizutenean? Batzuk bere izena zein den erantzungo… Gehiago irakurri »
Ibon Urresti Urrosolo
Egilea
Ibon Urresti Urrosolo
¿zıɐu ɐoʞɐlou ¿zıɐu ɹou Newtonen legea,Pitagorasen teoria …. milaka teoria ikasi, aztertu, Marx, Nitszchezen, Canten ideologia, bizitza eta izaerak ikasten ditugu. Gauza guzti horien inguruan gogoetak egin, lanak, hitz egin, eztabaidatu… Baina galdetu al diogu inoiz geure buruari nor garen? Nolakoak garen? Zer adjetibok deskribatzen gaituen hobekien? Txikitan, askotan egiten genituen jolasak, non geure burua nahiz gure lagunena deskribatu behar genuen hitz bat erabiliz. Lagunari hobekien zetorkion hitza jartzea ez zitzaigun lan latza iruditzen, geure buru hitz batez deskribatzeko berriz izugarrizko zailtasunak izaten genituen. Zergatik ? Zer egin genezake geure burua hobeto ezagutzeko? Posible al da geure burua osotasunean ezagutzea?… Gehiago irakurri »
Maialen Argoitia Paredes
Egilea
Maialen Argoitia Paredes
NIAREN BILAKETA Niaren bilaketa askotan luzea, neketsua, frustragarria edota ezinezkoa izan daiteke, bizitza guztia iraun dezake. Baliteke heriotzaren ateen aurrean zaudenean ere, norbera benetan nor den ez jakitea. Gure inguruan dagoen guztia aldi oro ari da aldatzen. Eta guri ere, mundu honen partaide izanik, berdina gertatzen zaigu. Aldaketak sumatzen ditugu, barnean nahiz kanpoaldean, eta prozesu horretan norbera nor den ezagutzen saiatzen gara, askotan arrakastarik ez izan arren. Baina behintzat ahalegindu egiten gara. Topiko bat izan daiteke, baina hain da garrantzitsua norbera ezagutzea, maitatzea eta errespetatzea… Lelokeria bat dirudi. Baina adin batera iristen zarenean, zure buruaz gehiago arduratzen hastean zarenean eta… Gehiago irakurri »
Garazi Burgoa
Egilea
Garazi Burgoa
“Gauza garrantzitsuagoak ditu buruan. Hobeto esanda, gauza garrantzitsuago bat du buruan: bera nor den ezagutzea”. Dio Asier Osinaldek “Baina ez lukete han egon behar” liburuan. Aipua irakurri bezain pronto burua dantzan jarri zait, gelditu ezinik, barnean hitz gabe uzten gaituzten galdera horietako batzuk eginez. Nor naiz ni? Segurazki, norbere buruari egin izan diogun galderarik zailenetako bat izan daiteke, sakona, zirraragarria, erantzuna aurkitzea ia ezinezkoa den galdera horietako bat. Milaka erantzun dituena eta aldi beran bat bera ere ez duena. Denok jarri izan gara inoiz ispilu aurrean, gure irudia bertan isladaturik dagoela, begietara begiratu eta aurrean daukaguna ezagutu gabe. Esaterako, aurreko… Gehiago irakurri »
Nagore Saizar
Egilea
Nagore Saizar
ZIRIKATZAILEA Nor gara? Zergaitik jokatzen dugu horrela? Zergaitik edo nola dira nire inguruko guztiak hain desberdinak? Adin batetik aurrera guztiok egiten ditugun galderak dira hauek. Ta galdera hauen inguruan pentsatzen hasten garen momentutik argi daukagu erantzunik ez daukaten galderak direla. Baina, Kant filosofoak dioen bezala zirikatzaileak dira hauek. Gure jokabidearen zergaitia aurkitu nahian ibiltzen gara askotan. Gure jokabidea geure esperientziekin baldintzatuta dago. Bizipenak baldintzatzen dute gure izatea. Ramulfo Romo neurobiologoak dioen bezala, gure garunean iragana daukagu, iraganean bizitako esperientziak, pertsonak… Eta iraganik gabe ezin genezake jakin momentu honetan nor garen. Egun batzuk arinago, lagun batzuk geure jokabidearen arrazoien inguruan solasaldi… Gehiago irakurri »
wpDiscuz