2.aipua

”Hiltzeko modu asko daude eta bizirik segitzea da denetan txarrena”

Iruzkinak

8 Iruzkin "2.aipua"

Ordenatu:   Berriena | Zaharrena | Gehien bozkatutakoa
Ander Antelo
Egilea
Ander Antelo
Heriotzaren garrantzia Askotan entzun ohi izan dugu zutik hiltzea nahiago izaten dela belauniko bizirik jarraitu baino, baina, benetako momentu horretan, nork aukeratzen du bere bizitzaren haria momentu batetik bestera moztea? Gai hau guztiz lotuta dago sufrimendua eta etikaren gaiarekin, edota eutanasia delakoarekin. Bakoitzaren eskubidea da erabaki bat edo bestea hartzea, eta eutanasiaren kasuan, oso heriotza erreza eta minik existitzen ez den heriotza bat dela esan ahal dugu, beraz, erabakia oso erraz aukeratzekoa ahal da izan, edo guztiz kontrakoa, zailegia. Nire buruan bueltak ematen duen beste gai existentzial (horrela deitu ahal badiogu) bat heriotzaren garrantziarena da. Zergatik ematen diogu heriotzari, edo… Gehiago irakurri »
Garazi Burgoa
Egilea
Garazi Burgoa
Zertarako jarraitu bizirik, bizi baino hilago banago? Mundu honetako izaki guztiok, edo guztiok ez bada gehienok, izan dugu bizitzaren abentura honetan galdera hori buruan. Sarritan, abentura hori ez delako iraganean amestu dugun bezalakoa, bere gorabeherak dituelako, abentura guztiek dituzten bezala. Gailurrean zaudenean bizi baino biziago zaudela oihukatzeko gogoa besterik ez daukazu, inoiz bukatu nahiko ez zenuen momentuan zaude. Baina zoritxarrez, bizitza ez da soilik mendi gailurrera igo eta bertan zoriontsu zarela garrasi egitea, baita bide hasieraraino jaitsi, sasi guztiak zeharkatu eta bidean aurkitzen dituzun harri koxkorrak ostikoz kenduz berriro igotzea ere, momentu hori da zailena, jasan ezina, bizirik jarraitzea aukera… Gehiago irakurri »
Nagore Saizar
Egilea
Nagore Saizar
Bizi ala biziraun? Biziraun beharrean, hobeto hil? Bizitzeko gogorik ez daukagunean bizitzen jarraitzea da bide onena edo geuk erabaki behar dugu noiz den bidaia luze honen helmuga? Egoera asko eta asko daude goizetan, begiak irekitze ordurako, nahiago duzunak ohean betirako gelditu; gerrak (eta honek atzetik dakarren guztia), inguruko baten galera, depresioak… Askotan hori baita txarrena, ez dakizu zer den gertatzen zaizuna baina ez daukazu ezertarako ez gogorik, ezta indarrik. Eta horrela muturreko egoera batera heldu ezkero zein da erabaki onena? Filosofiako klaseetan eztabaida luzeak eman digun gaia da hau; batzuk borrokatzen jarraitu behar dela argudiatzen dute, besteek, ordea, horretan ere… Gehiago irakurri »
Mikel Blanco
Egilea
Mikel Blanco
Heriotza gure bizietako azken atala izan oi da eta gainera heriotza hitza entzutean beldurra sentitzen dugu. Antzinatik gizakiontzat heriotzak garrantzia handia izan du, biziaren bukaera adierazten duelako. Baina hori ez da horrela izaten beti, aipu honetan ikusi genezakeen bezala heriotzaren aurrean pertsona bakoitzak bere sentimenduak ditu. Hau da, norbaitek egoera oso txarrak bizi izan baditu beretzat bizitzea ez bizitzea baino txarragoa izan daiteke, beraz heriotzak esanahi desberdin asko izan dezake,euskal esaerak esaten duen bezala zenbat buru hainbat aburu. Nire ustez, heriotza bizitzaren atal bat da eta atal guztiak bezala gainditu egin behar dugu, guretzat saila izan daiteke baina bizitza hori… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-2
iker zubia arrizabalaga
Egilea
iker zubia arrizabalaga
Betidanik, gizakiaren arazo larrienetako bat heriotza izan da. Honi buruzko informazio zehatzik ez daukagu, hil den inork ezin izan bait du heriotzaren atzetik zer dagoen adierazi. Ez jakintasun honek, guregan hainbat sentsazio ezberdin sor ditzake: mina, tristura eta baita zirrara ere zenbait kasutan, baina ia gehienetan beldurra. Nire ustez, heriotza gure atzetik dabilen itzala da, ezin da saihestu, baina bai beragandik ihesi ibili. Bizitza gorabeherak dituen ibilbide luze bat da, batzuetan aldapan bera joango gara, gure ingurugiroaz gozatuz, baina beste batzuetan ezin izango dugu gure begiak gure oinetatik igo, aurrera egiteko indarraren bila. Garrantzitsuena beti martxan jarraitzea da, momentu goxoak… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-2
Mikel Irizar Zabaleta
Egilea
Mikel Irizar Zabaleta
Gizakiaren bizitzan argi dagoen gauza bakarra heriotza da, sarritan gure gizartean “tabu” bezala hartzen da, hau da, ez da nai izaten hari buruz hitz egin. Gaur egun gizaki guztien buruetatik noizbait pasatzen da heriotza bizitzan zehar eta horrek ezin egona sortzen du pentsona bakoitzean. Nire ustez, esaera latindar honek dioenez “carpe diem” momentua aprobetxatu beherko genuke eta ez heriotza noiz etorriko den pentsatu. Bizitza bakarra daukagu nai ta nai ez, beraz, esan bezala disfrutatzen saiatuko beharko ginateke, beti ere errespetuz eta ingurukoengan pentsatuz haiei minik eman gabe. Gure gizartean “Eutanasia” delako kontzeptua dabil airean, hau da, minarekin eta sufrimenduarekin amaitzeko… Gehiago irakurri »
Taldea - Maila
BATX-2
Maialen Argoitia Paredes
Egilea
Maialen Argoitia Paredes
Gizakia, heriotzaren beldur omen da. Noizbait hilko dela pentsatzeak, zulo beltz batean harrapatzen du. Une hori iristean nor edo zer izango den ulertu nahian aritzen da. Zer gertatuko ote zaion bere gorpuari, arimari, sentimenduei. Bizitzan zehar, urrutiko leku horren jatorria edota izaera zein den ezagutzen saiatzen da, sentitzen duen beldur hori ezkutatu nahian. Baina baliteke gure azken arnasaren ondoren ezer ez egotea. Ez leku exotikorik, ez gure arimen nahiz gorpuen armairurik, ez azalpenik. Soilik gorpu hotz bat gure senideen aurrean. Hiltzea, bizitzan gizakiok egiten dugun azken gauza izan arren, asko heriotza iraunkor batean bizi dira. Aurrez aipaturiko buruhausteetan murgildurik. Azken… Gehiago irakurri »
Aritz Beristain
Egilea
Aritz Beristain
Batzuetan nahaiago izaten dugu bizirik ez egotea. Ez ahal da horrela? Zerbait gertaitu zaigu eta ez dakigu nola konpondu edo zer egin. Orduan esaten dugu honako esaldi hau: nahiago nuke bizirik egongo ez banintz. Zergaitik ordea? Ez ahal da bizirik egotea opari bat? Zorte izugarria? Batzuek halaxe diote, beste batzuek ordea asko sufritzen dute beraien bizitzak aurrera ateratzeko eta nahiago dute dena bukatzea. Baina hori ahal da aukera hoberena? Agian bai, agian zure familia gaizki ikusteak, zerbaiten beldurrez etxetik ez ateratzeak… bizirik egoteko gogoa kentzen dizute. Baina uste dut hori nola edo ahala konpondu daitekela, nahiz eta denbora asko eraman.… Gehiago irakurri »
wpDiscuz