Alter ero

Iruzkinak

4 Iruzkin "Alter ero"

Ordenatu:   Berriena | Zaharrena | Gehien bozkatutakoa
Garazi Burgoa
Egilea
Garazi Burgoa
Begiak itxi ezinik irakurri dut Bertol Arrietaren “Alter Ero” ipuin-bilduma, hurrengo orrialdean zer zetorren jakiteko irrikaz, arreta guztia bertan jarririk, begi-nini biak lehor lehor eginda, idazlearen zortzi ipuintxo hauek momentu gazi-gozo bat dastatzeko aukera eman bai didate. Hasiera batean, ez nituen istorio txiki hauek aurreko eta atzekoekin lotzen, baina beraien desberdintasunean, berdinak direla ohartu naiz, esentzia bera dutela, hain zuzen. Gizon ezberdinak protagonista dituzten ipuin labur hauetan, guztiongan bizi den Alter Ero inkontzientea irakurlearengan islatzen arduratzen da Arrieta, eta hortik, liburuaren izenburua. Narrazio gehienetan ageri diren pertsonaiak, lotura izugarria dute elkarrekin, horietako asko, zoro baten pare jarduten baitira; Un tal… Gehiago irakurri »
Nagore Saizar
Egilea
Nagore Saizar
ZENBURUA: Alter ero IDAZLEA: Bertol Arrieta ARGITALETXEA: Susa “GARAGARDOZKO ITSASOA” Bertol Arrietak idatzitako “Alter Ero” obra zortzi narrazioek osatzen dute. Narrazio bakoitzeko pertsonaiek berezitasun ugari dituzte. Gertakizun arruntak diruditen arren, azkenean korapilatu egiten dira eta amaierak zer pentsatua uzten dio irakurleari. Elkarren artean zerikusirik ez daukaten istorioak eman arren, denetan protagonistak bere beste ni-arekin aldrebeskerietan eta gogoetetan parte hartzen du. Narrazio zoragarriak aurki genezake Arrietak idatzitako lan honetan: aitaren hiletatik irteterakoan bere kotxea lapurtu diotela uste duen gizona, Julio Cortazarren oinordekoa dela uste duen protagonista, zuzenbideko azken tesia aurkeztu behar duen familiako aita, zinera arratsalde lasaiaren bila joan eta txutxumutxu… Gehiago irakurri »
Jugatz Gil
Egilea
Jugatz Gil
IZENBURUA: Alter ero IDAZLEA: Bertol Arrieta ARGITALETXEA: Susa “NORAEZEAN” Harrigarria. Harrigarria benetan Bertol Arrietarekin errealitatea bizi dezakegun modua. 8 narrrazio desberdinetan oinarrituz, aldi berean hain desberdin eta berdinak diren istorioetan murgildu naiz. Bihotza gaizkitu zaiolako aita ospitalera eraman duen mutikoarekin hasi, bere burua Julio Cortazarren oinordekotzat duen gizonarekin jarraitu eta bihotza bitan banatuta duen Fidel (edo agian ez hain Fidel) -en istorioak tarteko hiru baino ez dira. Izenburua da liburu honen muina: “ALTER ERO” eta beraz, irakurketa osoan zehar idazleak igorri nahi izango digun mezua. Beste ni-a, ispiluan islatu eta inkontzienteki edo barruko bultzada baten erruz izan ditugun jarrera aldrebestuak.… Gehiago irakurri »
Jugatz Gil
Egilea
Jugatz Gil
IZENBURUA: Alter ero IDAZLEA: Bertol Arrieta ARGITALETXEA: Susa Harrigarria. Harrigarria benetan Bertol Arrietarekin errealitatea bizi dezakegun modua. 8 narrrazio desberdinetan oinarrituz, aldi berean hain desberdin eta berdinak diren istorioetan murgildu naiz. Bihotza gaizkitu zaiolako aita ospitalera eraman duen mutikoarekin hasi, bere burua Julio Cortazarren oinordekotzat duen gizonarekin jarraitu eta bihotza bitan banatuta duen Fidel (edo agian ez hain Fidel) -en istorioak tarteko hiru baino ez dira. Izenburua da liburu honen muina: “ALTER ERO” eta beraz, irakurketa osoan zehar idazleak igorri nahi izango digun mezua. Beste ni-a, ispiluan islatu eta inkontzienteki edo barruko bultzada baten erruz izan ditugun jarrera aldrebestuak. Azpimarratzekoa… Gehiago irakurri »
wpDiscuz